Erresidentzia eta lan baimenik gabe lan egiten ari bazara

Erresidentzia edota lan baimenik ez badaukazu ere, beste edozien langilek dauzkan eskubide berberak dauzkazu. Seguruenik enpresa edo kontratatu zaituen pertsona zure egoeraz aprobetxatzen ahaleginduko da, zure eskubideak aldarrika ez ditzazun eta edozer onar dezazun. Mehatxuak entzun beharko dituzu: salatuko zaituela, poliziarengana joko duela, Estatutik botako zaituztela, paperik gabe lanean egoteagatik isuna jarriko dizutela…

Enpresak edo zure enpleatzaileak EZ ZAITU SALATUKO. Arrazoia erreza da: administrazioa enteratzen bada paperik gabeko pertsonak lanean dituela berari ipiniko diote isuna, ez zuri. Pertsonek delituak saltu ahal dituzte, baina erresidentzia baimenik ez edukitzea ez da delitua, arau hauste administratiboa baino. Hala ere, enpresa zure egoera irregularraz aprobetxatzea zure eskubideak ez errespetatzeko bai da delitua: besteak beste, langileen eskubideen kontrako delitua.

Erresidentzia baimenik ez badaukazu, baina lan errotzea frogatu ahal baduzu, hau da, Estatuan bi urtez bizitzen egon zarela eta gutxienez sei hilabetez lan egin duzula, aldi baterako erresidentzia baimena lor dezakezu.

Esan dugunez, gainontzeko langileek dauzkaten eskubide berberak dauzkazu eta lan harremana zein zure eskubideak aitortuak izan daitezela eskatu ahal duzu (soldata, ordutegia, opor berberak…). Gogoratu hobe dela lanean ari zaren bitartean aldarrikatzea eta ez kaleratu ostean, horrela askoz errazagoa izango delako lan harremana frogatzea. Enpresak salaketa egin ostean kaleratzen bazaitu, kaleratzea baliogabea izango da.

Zure eskubideak aldarrikatzeko edo zure lan egoera erregularizatzeko, garrantzitsua da enpresa edo pertsona horrentzat lan egiten ari zarela frogatu ahal izatea:

– Bilatu aholkatu ahal zaituen norbait, zure aukerak zeintzuk diren aztertzeko eta momentu bakoitzean egin beharreko pausoak ezagutzeko. Etorri sindikatura.

– Bilatu lekukoak: beste langile batzuk, bezeroak… zure konfiantzazko jendea izan dadila.

– Gorde itzazu enpresaren idatzizko komunikazio guztiak: lan ordutegiak, posta elektronikoak, whatsapp-ak…

– Nagusiarekiko elkarrizketak grabatu ahal dituzu, nahiz eta berak ez jakin (adibidez, telefonoarez bitratez), elkarrizketa hauek argi utzi dezatela lanean ari zarela eta kontratu bat egitea eta Gizarte Segurantzan zure alta ematea nahi duzula. Elkarrizketa hauek epaitegietan ere erabil daitezke, beti ere zu mintzakideetako bat bazara, beste pertsonak grabatua izan dela ez jakin arren.