Alarguntza pentsioan ere zenbait aldaketa egon dira.
Aipagarriena, gutxieneko pentsioen errebalorizazioaz gain, agian izatezko bikotekideen egoera izan liteke. Izan ere, momentura arte ez zegoen guztiz parekatuta, baina abenduko 21/2021 Legearen bitartez desberdinkeria honi amaiera eman zaio.
Honetaz gain, gure artikulua erraztu dugu eta atal berriren bat ere gehitu diogu, hala nola, alarguntza pentsioa ukatzen denean (ezin dugulako baldintzaren bat egiaztatu), eska daitekeen aldi baterako alarguntza prestazioa.
Abisatzen dizuegu, gurea ez bezala, Gizarte Segurantzaren webgunea oraindik ez dagoela eguneratuta 🙄.