Pentsioen errebalorizazioa aprobetxaturik, gogora eta egunera ditzagun zenbait gako pentsio kontributiboen inguruan.

Badakizuenez, erretiro adina oraindik ari da atzeratzen, harik eta 2027an 67 urteetan kokatu arte. Hortaz, 2023an, erretiro adina honako hau izango da:

— 65 urte, baldin eta gure bizi laboral osoan 37 urtez eta 9 hilabetez kotizatu badugu.

— 66 urte eta 4 hilabete, baldin eta ez bagara kotizazio horietara heldu.

Honetaz gain, beste kontu batzuk ere azaldurik dauzkazue gure artikuluan:

• Zer diren gabezia gerikoaren eta espezifikoaren betebeharrak
• Zer den oinarri arautzailea eta zeintzuk koefiziente aplikatuko diren 2023tik 2026ra
• Zer gertatzen den kotizazio hutsarteekin
• Lehenago erretiratzeko aukera, desgaitasun mailaren bat aitorturik izanez gero