Zin egin nizuen, ezta? Bada, berbako andra naizenez, hemen dakarzkizuet gaur ze nolako laguntzak eska ditzakezuen Nafarroan, gazteak bazarete eta merkatu askeko etxebizitza batean alokatuta bazaudete.

Gogoratzen duzuenez, hauek Emanzipa programaren bitartez kudeatzen dira. EAEn ez bezala, Nafarroan ez da aldaketa handirik egin Estatuko lege eta funts berrien harira. Ez bada pasa den urrian alokairuaren gehienezko prezioa 650 eurotik 675 eurora igo zutela.

Honetaz gain, izurritea dela eta, 2020tik laguntza hau langabezian geratu diren lagunek ere eska dezakete, nahiz eta adinaren baldintza ez bete.

Diru-laguntza zelan eskatu behar den eta gainontzeko detaile guztiak hurrengo artikuluan azaldurik dauzkazue:

👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO