Jardunaldia murriztea ez da modu bakarra zaintza betebeharrei aurre egin ahal izateko. Jardunaldia egokitzeko eskubidea ere badaukagu.

Honek esan nahi du denbora berbera emango genukeela lanean (eta, hortaz, soldata ez litzaigukeela murriztuko), baina hainbat aldaketekin, hala nola, txanda aldatuta, sarrera eta irteera orduak malguturik, zenbait egun telelanez arituta eta abar.

ADI! Askotan seme-alabak zaintzeko eskatzen badugu ere, arauak ez du kasu horretara mugatzen; beste premia batzuetarako ere eska genezake jardunaldia egokitzeko.

Gainera, beste baimenekin edo kontziliazio neurriekin bateragarria da.

Eskubide honen nondik-norako guztiak gure artikulu honetan kontsulta ditzakezue:

👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO