Badakizuenez, lana eta familia bateratzeko aukeretako bat jardunaldia murriztea da.

Honako kasu hauek jasotzen ditu legeak:

• 12 urtetik beherako seme-alabaren bat zaintzeko.
• Desgaitasunen bat daukan eta lan ordaindurik egiten ez duen pertsona bat zaintzeko.
• Odolkidetasun edo ahaidetasun bigarren gradura arteko senide bat zaintzeko.
• Minbizia edo beste gaixotasun larriren bat daukan 23 urtetik beherako seme-alaba bat zaintzeko.

Bada, aldaketa batzuk izan dira. Garrantzitsuena da, lehenbiziko hiru kasuetarako, Gizarte Segurantzari kotizazioak %100era osatuko direla lehen hiru urteetan (epealdia luzatu egin da).

Zaintza betebeharrengatiko jardunaldi murrizketaren inguruko zehaztapen guztiak: