Zaintza lanak beharrezkoak direnean, jardunaldia murriztu ahal dugu. Baina, jakina, honelakoetan, soldata ere hein berean murrizten zaigu.

Hala ere, minbiziak edo gaixotasun larriren batek jota dauden seme-alabak zaintzeko orduan, prestazio ekonomiko bat eskatzea dago, diru galera hau ekiditeko.

Erregimen guztietako langileek eska dezakete: inoren konturakoek, autonomoek, etxeko langileek, enplegatu publikoek…

-> Azken pentsio erreformak aldaketa batzuk sartu ditu lizentzia eta prestazio honen inguruan:

• Alde batetik, alabak edo semeak 26 urte bete arte jaso ahal izango da, beti ere 23 urte bete baino lehen %65eko desgaitasun maila aitorturik bazeukan.

• Banaketa, dibortzio eta genero indarkeria kasuetan prestazioa jaso ahal izango da, nahiz eta beste gurasoak lanik ez egin.

Jakin beharreko guztia gure artikuluan: