Eta pentsio kontributiboekin batera, pentsio ez kontributiboen artikulua ere eguneratu dugu, jakina.
Kopuru berriak ematearekin batera, azken urteotako bilakaera islatzen duen taula ere osatu dugu.
Estatuaren aurrekontuetan zehazten badira ere, hauen kudeaketa EAE eta Nafarroako gobernuen esku dago. Lau herrialdeetan eskaerak eta izapideak egiteko atalak hobetu ditugu.
Bete beharreko baldintzak (gehienezko diru-sarrerak, norberarenak zein familia osoarenak) ere eguneratu ditugu.
Eta kalkulatu dugu zenbat lagunek jasotzen duten, justizia sozialetik oso urrun, karitatera hurbiltzen den honelako pentsio bat Hego Euskal Herrian: 16.736k. Ia-ia 1.500 gehiago dira, iaz baino.