Telegrameko txat-ean aurreratu bezala (https://t.me/Bizilaneus), kotizazio berria da, 0,6 puntukoa, enpresa eta langile artean ordaindu beharrekoa (%0,5 enpresak eta %0,1 langileak). Helburua pentsioen Erreserba Funtsa handitzea da.
10 urtez egongo da indarrean. Horren ostean, balizko gastu-desbiderapenak neurtuko dira eta, desbiderapen handia balitz, bestelako neurri batzuk hartuko dira.
Gertakizun arrunten kotizazio oinarriari gehituko zaio eta erretirorako kotizatzen den kasu guztietan aplikatuko da. Honela, erregimen orokorreko langileek ez ezik, autonomoek ere ordaindu beharko dute, baita langabezia prestazioa jasotzen dugunean ere. Pentsiodunei, ordea, ez zaie deskontatuko.