2022ko Aurrekontu Orokorrek ekarri duten beste eguneraketa batekin gatoz gaur.

IPREM, ondorio anitzen errenta adierazle publikoaren gaztelerazko siglak dira (indicador público de renta de efectos múltiples). Laguntza eta prestazio sozialak, kalkulatzeko Estatuan erabiltzen den adierazlea da. Hauen artean daude, besteak beste, langabezia subsidioak, etxebizitzarako laguntzak, bekak…

Gure artikuluan azaldu dizuegunez, adierazle hau PSOEk sortu zuen 2004an, helburu oso argi batekin: babes sozialeko gastua murriztea.

Zertarako erabiltzen den eta zelan lortzen den gero eta jende gehiago prestaziorik gabe uztea azaltzeaz gain, zenbateko berriak ere aurkituko dituzue:

Egunekoa: 19,30 euro
Hilekoa: 579,02 euro
Urtekoa (12 ordainsari): 6.948,24 euro
Urtekoa (14 ordainsari): 8.106,28 euro

👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO