Errenta aitorpena egiteko epea hasi dela, PFEZ edo errentaren gaineko zerga azaltzera gatoz gaur.
Gure artikuluan zerga honen funtzionamenduaren nondik-norakoak emateaz gain, Hego Euskal Herriko fiskalitatearen inguruko zertzelada batzuk ere marraztu ditugu. Informazio gehiago nahi dutenentzat txosten oso interesgarri bi utzi ditugu PDF formatuaz.
2023ko diru-sarreretarako erabiliko diren tarteak kontsulta ahal dituzue eta, horretaz gain, atxikipen taulak ere aurkituko dituzue (seme-alabengatik eta desgaitasun mailagatik), adibide praktikoekin batera. Lau herrialdeetako informazioa daukazue: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa.