Enpresa batek ezin ditu langileak kontratatu eta beste enpresa bati pasatu, besterik gabe, bertan lan egin dezaten. Hori ABLE edo aldi baterako lan enpresek baino ezin dute egin. Hala ere, benetan ohiko bihurtu da fenomeno hau, hain ohikoa ezen langile askok eta askok ez baitakite jokabide ilegal eta zigorgarria denik ere.