Hitzarmen kolektiboak

2026/05/05

Hitzarmenek berebiziko garrantzia daukate. Izan ere, lan harremanak testu legal biren bitartez arautzen dira nagusiki: Langileen Estatutuaz eta hitzarmen kolektiboaz. Batetik, Langileen Estatutuak gutxienekoak ezartzen ditu; bestetik, hitzarmen kolektiboak gutxieneko hauek hobetu ahal ditu (sekula ez okertu) eta sektore, enpresa edota lanpostu zehatzetako baldintzak hobeto zehaztu ahal ditu. Hortaz, langile batek jakin nahi badu zeintzuk diren bere eskubide eta betebehar zehatzak enpresan, dagokion hitzarmen kolektibora jo behar du ezinbestez. Aplikatu behar zaizun hitzarmena lan kontratuan azaldu behar da.

Hitzarmenak askotarikoak dira eta hainbat klasifikazioren arabera bereizten dira:

  • Aplikazio eremuaren arabera sektore mailakoak ala enpresa mailakoak izan daitezke
  • Eremu geografikoaren arabera, erkidego mailakoak, herrialde mailakoak ala Estatu mailakoak izan daitezke

Hitzarmen kolektiboen inguruan jakin beharreko guztia beste artikulu honetan daukazu azalduta:

Hitzarmen bilatzailea

Segidan, herrialde bakoitzeko sektore-hitzarmen gehienak zerrendaturik dauzkazue. Baina, hitzarmen guztiak (enpresakoak barne) ekartzea gehiegizkoa litzatekeenez, hitzarmen bilatzailea ere ekarri dizuegu.

Hitzarmen guzti-guztiak erregistratu behar dira, Regcon izeneko plataforman. Bertan jasota dauden hitzarmenak kontsulta publikorako zabalik daude, bilatzaile baten bitartez.

Bilatzailea erabiltzea oso erraza da. Ez da beharrezkoa lauki guztiak betetzea edota aukeratzea; hitz gakoren bat (adibidez, comercio, metal, ikastola, transporte, discapacidad, ayuda a domicilio…) edo enpresaren izena sartu ahal duzue eta eremua edo “autoridad laboral” (adibidez, Bizkaia, Nafarroa…) aukeratu. Horrekin nahikoa izan daiteke. Horretaz dagoen guztia azalduko zaizue: hitzarmenak, soldata taulak, lan egutegiak, berdintasun planak eta abar. Edozein kasutan, gehiago findu ahal duzue, gainontzeko laukitxoetan dauden aukeretan sakatuta.

Sektore-hitzarmenak eremuka

Hemen zerrendatu ditugun sektore-hitzarmenekin batera, administrazioak argitaratutako azken taulak ere ekarri dizkizuegu. Taula horietan, hitzarmenez gain, soldata berrikuspenak, lan egutegiak, artikulu aldaketak, akats zuzenketak eta abarrak ere aurkituko dituzue.

Hitzarmenaren itzulpenak arazorik sortuko balu, gogoratu bertsio baliogarria sinatu den hori izaten dela eta gure herrian oraindino lan harremanak euskaraz garatzeko eskubidea urratzen zaigula. Horrexegatik eta tamalez, euskarazkoarekin batera, jatorrizkoa ere ekarri dizuegu, halako arazorik izatekotan, gaztelerazko bertsioa errazago eskura ahal dezazuen.

Azkenik, hitzarmen bakoitzaren indarraldia ere aurkituko duzue. Ez kezkatu hitzarmena iraungi bada, hitzarmen berri bat negoziatu eta sinatu arte, aplikatzen jarraituko da (ultraaktibitatea deitzen zaio honi).

⇒ Gogoratu hemen zerrendatzen ditugun eta tauletan azaltzen diren herrialde mailako hitzarmenez edo hitzarmen sektorialez gain, bilatzailean Estatu mailakoak eta enpresa mailakoak ere aurkitu ahal dituzuela. 

Nafarroako hitzarmenak

Abereen merkataritza EUSK. (Comercio de ganadería GAZT.)
    2024-2026

Ardogintza EUSK. (Industrias vinícolas GAZT.)
    2024-2025

Bulego eta despatxoak EUSK. (Oficinas y despachos GAZT.)
    2019-2026

Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko Nafarroako Gobernuarekin ituna sinatu duten kudeaketa pribatuko zentroak EUSK.
(Centros de atención a personas con discapacidad de gestión privada concertados con el Gobierno de Navarra GAZT.)
    2020-2023

Ehungintza EUSK. (Industria textil GAZT.)
    2024-2026

Ekimen eta esku-hartze soziala EUSK.  (Acción e intervención social GAZT.)
    2025

Elikagaien biltegiak EUSK. (Almacenistas de alimentación GAZT.)
    2022-2024

Elikagaien merkataritza EUSK. (Comercio de alimentación GAZT.)
    2024-2026

Eraikin eta lokalen garbiketa EUSK. (Limpieza de edificios y locales GAZT.)
    2024-2027

Eraikuntza eta herri lanak EUSK. (Construcción y obras públicas GAZT.)
    2022-2026

Errepide bidezko bidaiarien garraioa EUSK. (Transporte de viajeros por carretera GAZT.)
    2021-2026

Fruta, barazki, patata eta platanoen biltegiak EUSK. (Almacenistas de frutas, verduras, patatas y plátanos GAZT.)
    2024-2025

Gozogintza eta pastelgintza EUSK. (Obradores y fábricas de confitería, pastelería y repostería GAZT.)
    2024-2026

Heziketa-aisialdia eta animazio soziokulturala EUSK. (Ocio educativo y animación sociocultural GAZT.)
    2023-2026

Ibilgailuen konponketarako tailerrak EUSK. (Talleres de reparación de vehículos GAZT.)
    2019-2024

Ikastolak EUSK.  (Ikastolas GAZT.)
    2019-2020

Ile-apaindegiak EUSK. (Peluquerías GAZT.)
    2025-2028

— Industria siderometalurgikoak EUSK. (Industrias siderometalúrgicas GAZT.)
    2022-2026

Iturgintza, berokuntza, aire-girotze, suteen prebentzio, gas eta antzekoen instalatze-enpresak EUSK.
(Empresas instaladoras de fontanería, calefacción, climatización, prevención de incendios, gas y afines GAZT.)
    2026-2027

Kirol ekipamenduak eta zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresa eta entitate pribatuak EUSK.
(Empresas y entidades privadas gestoras de equipamientos y servicios deportivos GAZT.)
    2016-2020

Metalaren merkataritza EUSK. (Comercio del metal GAZT.)
    2023-2025

Nekazaritza eta abeltzaintza EUSK. (Sector agropecuario GAZT.)
    2023-2025

Okindegiak EUSK. (Panaderías GAZT.)
    2023-2027

Optiken merkataritza EUSK. (Comercio de ópticas GAZT.)
    2022-2026

Osasun garraioa EUSK. (Transporte sanitario GAZT.)
    2019-2024

Ostalaritza EUSK.  (Hostelería GAZT.)
    2022-2025

Zementuaren deribatuak EUSK. (Derivados del cemento GAZT.)
    2023-2026

Zurgintza EUSK. (Industrias de la madera GAZT.)
    2023-2025

EAEko hitzarmenak (autonomikoak)

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako ikastolak (Ikastolas de Araba, Bizkaia y Gipuzkoa) Ele bitan
    2022-2026

Arte eszenikoak (Artes escénicas) Ele bitan
    2023-2025

EAEko Administrazioko langile laboralak (Personal laboral al servicio de la Administración de la CAV) Ele bitan
    2010-2026

— Errepide bidezko garraio sanitarioa -anbulantziak- (Transporte sanitario por carretera -ambulancias-) Ele bitan
    2022-2028

— Euskal Trenbide Sarea (Red Ferroviaria Vasca) Ele bitan
    2022-2024

— Euskotren Ele bitan
    2025-2028

— Eusko Jaurlaritzaren lantokietako garbiketa-enpresa emankidunak (Empresas concesionarias de limpieza que prestanm sus servicios en los centros del Gobierno vasco) Ele bitan
    2010-2026

— Gizarte ekimeneko ikastetxeak (Centros de enseñanza de inciativa social) Ele bitan
    2017-2021

Hezkuntza Sailaren mendeko ikastetxe publikoetako garraio-laguntzaile eta jolastokiko zaintzaileen zerbitzua ematen duten enpresak
(Empresas adjudicatarias del servicio de acompañamiento de transporte escolar y cuidadores de patio dependientes del Departamento de Educación) Ele bitan
    2016-2023

Hezkuntza Sailaren mendeko zuzeneko kudeaketako eskola-jantokietako kolektibitate-enpresak (Empresas de colectividades en comedores escolares de gestión directa dependientes del Departamento de Educación) Ele bitan
    2016-2023

— Hezkuntza Saileko irakasle eta hezitzaileak -langile laboralak- (Personal laboral docente y educativo del Departamento de Educación) Ele bitan
    2025-2026

— Hezkuntza Saileko langile laboralak -garbiketa, sukaldea, autobus langileak…- (Personal laboral del Departamento de educación: limpieza, cocina, personal de autobús…) Ele bitan
    2010-2026

Osakidetzako garbiketa-zerbitzuaren enpresa emankidunak
(Empresas concesionarias del servicio de limpieza de Osakidetza) Ele bitan
    2018-2028

Arabako hitzarmenak 

Ardogintza eta ardoaren merkataritza EUSK. (Industria y comercio del vino GAZT.)
    2022-2025

Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zentro eta zerbitzuak EUSK. (Centros y servicios de atención a personas con discapacidad GAZT.)
    2023-2024

Ehungintzaren merkataritza EUSK. (Comercio textil GAZT.)
    2023-2026

Elikagaien merkataritza EUSK. (Comercio de alimentación GAZT.)
    2020-2024

Eraikinen eta lokalen garbiketa EUSK. (Limpieza de edificios y locales GAZT.)
    2020-2024

Eraikuntza eta lan publikoak EUSK. (Construcción y obras públicas GAZT.)
    2024-2026

Errepide bidezko salgaien garraioa eta garraio agentziak EUSK.
(Transporte de mercancías por carretera y agencias de transporte GAZT.)
Eragin mugatuko hitzarmena
    2020-2026

Errepide bidezko bidaiarien garraioa EUSK.
(Transporte de viajeros por carretera GAZT.)
Eragin mugatuko hitzarmena
    2011-2024

Esku-hartze soziala EUSK. (Intervención social GAZT.)
    2021-2024

Etxez etxeko laguntza zerbitzua EUSK. (Servicio de ayuda a domicilio GAZT.)
Eragin mugatuko hitzarmena
    2021-2025

Heziketa-aisialdia eta animazio soziokulturala EUSK. (Ocio educativo y animación sociocultural GAZT.)
Eragin mugatuko hitzarmena
    2023-2026

Hirugarrenentzako kirol-jarduerak egiten dituzten enpresak EUSK. (Empresas que realizan actividades deportivas para terceros GAZT.)
    2024-2027

Industria siderometalurgikoa EUSK. (Industria siderometalúrgica GAZT.)
    2022-2025

Okindegien industria eta merkataritza EUSK. (Industria y comercio de panadería GAZT.)
    2023-2027

Ostalaritza EUSK. (Hostelería GAZT.)
    2025-2028

Zementuaren deribatuak EUSK. (Derivados del cemento GAZT.)
    2024-2026

Zurgintza EUSK. (Industrias de la madera GAZT.)
    2025-2027

Bizkaiko hitzarmenak 

Adinekoentzako zentroak EUSK. (Centros de la tercera edad GAZT.)
    2021-2025

Autoeskolak EUSK. (Autoescuelas GAZT.)
    2025-2027

Bilboko Portuko enpresa zamaketariak EUSK.
(Empresas estibadoras del Puerto de Bilbao GAZT.)
    2025-2027

Ehunen merkataritza EUSK. (Comercio textil GAZT.)
    2023-2026

Elikagaien merkataritza EUSK. (Comercio de alimentación GAZT.)
    2023-2025

Eraikin eta lokalen garbiketa EUSK. (Limpieza de edificios y locales GAZT.)
    2021-2024

Eraikuntza EUSK. (Construcción GAZT.)
    2025-2027

Errepide bidezko bidaiarien garraioa EUSK.
(Transporte de viajeros por carretera GAZT.)
    2022-2025

Errepide bidezko garraioa EUSK.
(Transporte por carretera GAZT.)
    2021-2024

Etxez etxeko laguntza EUSK. (Ayuda a domicilio GAZT.)
    2016-2027

Farmazia bulegoak EUSK. (Oficinas de farmacia GAZT.)
    2021-2024

Fruta, barazki eta platanoen biltegiak EUSK. (Almacenistas de fruta, productos hortícolas y plátanos GAZT.)
    2025-2027

Gasolindegiak EUSK. (Estaciones de servicio GAZT.)
    2023-2025

Gozogintza eta pastelgintza EUSK. (Confitería y pastelería GAZT.)
    2024-2026

Industria siderometalurgikoa EUSK. (Industria siderometalúrgica GAZT.)
    2022-2025

Kiroldegiak eta kirol zelaiak EUSK. (Locales y campos deportivos GAZT.)
    2023-2028

Kontserbak eta gazituak EUSK. (Conservas y salazones GAZT.)
    2021-2024

Merkataritza orokorra EUSK. (Comercio en general GAZT.)
    2023-2026

Metalaren merkataritza EUSK. (Comercio del metal GAZT.)
    2019

Ostalaritza EUSK. (Hostelería GAZT.)
    2021-2027

Gipuzkoako hitzarmenak 

Aparkaleku eta trafiko ordenantza (T.A.O.)  (Aparcamiento y ordenanza del tráfico ) Ele bitan
    2021-2027

Arrainen eta itsaskien handizkariak (Mayoristas de pescados y mariscos) Ele bitan
    2021-2025

Arte grafikoak eta industria laguntzaileak, papera eta kartoia eta argitaletxeak (Artes gráficas e industrias auxiliares, papel y cartón y editoriales) Ele bitan
    2022-2025

Bide garbiketa publikoa eta hondakin bilketa (Limpieza pública viaria y recogida de residuos) Ele bitan
    2023-2026

Ehunaren merkataritza (Comercio textil) Ele bitan
    2010-2025

Elikagaien industria eta merkataritza (Industria y comercio de alimentación) Ele bitan
    2022-2025

Enpresa trantsitarioak (Empresas transitarias) Ele bitan
    2019-2025

Eraikinen eta lokalen garbiketa (Limpieza de edificios y locales) Ele bitan
    2019-2026

Eraikuntza eta herri lanak (Construcción y obras públicas) Ele bitan
    2025-2028

Errepide bidezko bidaiarien garraioa (Transporte de viajeros por carretera) Ele bitan
    2022-2025

Esku-hartze soziala (Intervención social) Ele bitan
    2023-2025

Gasolindegiak (Estaciones de servicio) Ele bitan
    2020-2024

Industria siderometalurgikoa (Industria simerometalúrgica) Ele bitan
    2023-2026

Informazio eta dokumentazio kudeaketa (Gestión de información y documentación) Ele bitan
    2024-2026

Metalaren merkataritza (Comercio del metal) Ele bitan
    2024-2027

Okintza (Industria de panadería) Ele bitan
    2023-2025

Ostatuak (Alojamientos) Ele bitan
    2025-2028

Pasta, papera eta kartoigintza (Fabricación de pasta, papel y cartón) Ele bitan
    2022-2026

Pastelgintza eta gozogintza (Confiterías y pastelerías) Ele bitan
    2020-2026

Sukaldaritza arloko enpresak (Empresas de restauración) Ele bitan
    2023-2026

Titulartasun publikoko kiroldegiak (Instalaciones polideportivas de titularidad pública) Ele bitan
    2023-2027

Zurgintza, altzarigintza izan ezik (Industrias de la madera, excepto fabricación de muebles) Ele bitan
    2024-2027