Seme-alaben zaintza lanak emakumeen bizkar egoteak anitz ondorio ditu lan ibilbideetan: kotizazio etenaldiak, jardunaldiaren murrizketak, kotizazio oinarri txikiagoak, eszedentziak eta honek guztiak izan ditzakeen ondorioak lan ibilbidearen garapenean eta sustapen laboralean…
Zertan datza osagarri hau? Seme-alaba bakoitzagatik diru kopuru bat gehitzen zaio pentsioari. Aurtengo zenbatekoa 30,40€ dira hilean.
Azken pentsio erreforman osagarriaren urteroko igoerak legez ezarri dira. Honetaz gain, 2024ean eta 2025ean, urte bien artean, %10eko aparteko igoera izango duela ere ezarri da.
Berritasun hauek eta zenbatekoen taulak ekarri dizkizuegu. Honetaz gain, bestelako informazio batzuk ere aurkitu ahal izango dituzue: ze pentsiotan aplikatzen den, gizonezkoek ere eska ote dezaketen, zelan egin behar den eskaera…