Ezintasun iraunkor partziala ezintasun iraunkorren mailarik baxuena da.
Lan egin dezakegu (lehen egiten genuen jardun berberean, alegia), baina jardun hori burutzeko gure gaitasuna gutxienez %33 murriztu da. Kasu honetan, kalte ordaina jasoko genuke eta lanean jarraituko genuke, nahiz eta zerbaiterako zailtasunak izan edo astiroago egin behar.
Esan bezala, baliteke ezintasun honek zure jardueran eragitea. Zure lanpostura itzuli beharko zinateke eta, zailtasunak handiak balira, enpresak antzekoa den beste lanpostu batera mugitu beharko zintuzke.
Hala ere, lanpostu aproposik ez balego (edo enpresak esango balu ez dagoela), aukera izango luke soldata %25 jaisteko. Beraz, kontuz! edozein zalantzaren aurrean, jarri kontaktuan sindikatuarekin, enpresak ez dezala egoera aprobetxa zure lan baldintzak kaskartzeko.