Badakizuenez, 2023an baimen berri hau sortu zen eta, hasieratik kontatu genizuenez, neurri honekin Estatuak ez zuen Europako Zuzentarauak ezartzen dituen irizpideak betetzen, besteak beste, baimen EZ ordaindua delako.

Azkenik, Madrileko Gobernuak hartu duen bidea ez da izan 8 asteko baimen hau osoki edo partzialki ordaintzea, baizik eta, atzo ikusi genuenez, gurasotasun baimena zabaldu eta aste bi umeak 8 urte betetzen dituen arte hartzeko aukera ematea.

Hortaz eta laburbilduz, umeak 8 urte bete arte, orotara, 10 aste hartzeko eskubidea daukagu, gaur gaurkoz:

  • 2 ASTE, gurasotasun baimen ordainduaren barruan
  • 8 ASTE, ez ordaindutako baimen honi dagokionez

Zehaztapen guztiak hurrengo artikuluan kontsulta ditzakezue: