Ekainaren 1ean Bizitzeko gutxieneko errentaren nondik-norakoak BOEn argitaratu dira. Edozelan, dakizuenez, Hego Euskal Herrian badauzkagu halako errenta bi: Diru-sarrerak bermatzeko errenta EAEn, eta Errenta bermatua Nafarroan. Hala ere, interesa helarazi diguzuenez, badaukazue prestazio berri honen inguruko informazioa zabal azalduta.

Hala ere, ez zenbatekoengatik, ez baldintzengatik, honek ez digu aukera askoz zabalagorik ekarriko; aitzitik, bikoizketa honek burokratizazio handiagoa ekarriko digu, jasotzaileen kaltetan. Gizarte Segurantza ez da deszentralizatu eta ez gara, inondik inora, hurbildu eskumen hori behingoz eskuratzera. Ez da ospatzeko kontua eta ez da harro egoteko modukoa, Hegoaldeko errenta bermatuak Estatuarena baino “hobeagoak” badira. DBE, esaterako, hainbatetan murriztu dute PNVk eta PSEk eta momentu honetan beste murrizketa batekin mehatxatzen dute.

IRAKURRI GEHIAGO