Baja berezi hauek aurretiaz martxan jarri ziren beste hiru baja bereziri (hilekoa, abortua, gestazioaren 39. astea) gehitu zaizkio berriki.
Kasu hauek guztiek sorrarazten dituzten arazoak, berez, baja medikorako arrazoia izan daitezke. Zein da aldea, orduan? baldintza onuragarriagoak dituztela gaixotasun arruntengatiko ohiko bajek baino: ez da aldez aurretiko kotizaziorik eskatzen eta lehenbiziko egunetik kobratzen da (organo edo ehunen donazioagatiko bajetan oinarri arautzailearen %100, gainera).
Den-dena ondo-ondo azalduta daukazue artikuluan: