2025eko uztailaren 29ko Dekretuaren bitartez, gurasotasun baimena hiru astez luzatu da. Honela, orotara, 19asteko baimena hartzeko eskubidea izango dugu hemendik aurrera (32 aste guraso bakarreko familietan).
Bai, badakit hau guztia badakizuela, baina, betiko moduan, Bizilanen, edonon irakur daitezkeen lerroburuetatik baino askoz harago goaz.
- Ze momentutan disfruta daitezke aste hauek?
- Zenbat kobratzen da?
- Ze gertatzen da erditze edo adopzio anizkoitzetan?
- Eta umea ospitalean geratu behar bada?
- Nazioarteko adopzioetan, baimen zati bat aldez aurretik hartu ahal da?
- Eskatu ahal da langabeziagatiko prestazioa jasotzen ari bagara?
- Zer gertatzen da prestazio hau eskatzeko kotizazio nahikorik ez badaukagu?
- Zelan eskatu behar da?
Galdera hauek eta gehiago erantzuten ahalegindu gara. Espero dugu zalantza guztiak uxatu izana! 😄