Aldez aurretiko erretiroa hainbat arrazoirengatik edo hainbat kasutan har daiteke. Gure azken artikuluan borondatezkoaz aritu gara: zenbat urterekin eska dezakegun, zeintzuk diren bete beharreko baldintzak (gutxieneko kotizazioak, bereziki), ze koefiziente murritzaile aplikatuko litzaigukeen kasu bakoitzean…

Eta detaile txikiago baina, hala ere, garrantzitsu batzuk, hala nola, ze beste koefiziente aplikatuko liratekeen langabezia subsidioa jasotzen ariko bagina edo zer gertatuko litzatekeen geratzen zaigun pentsioa gutxienekoa baino baxuagoa balitz.