Lana eta familia bateratzeko (senideren bat zaintzeko) dagoen aukeretako bat jardunaldiaren egokitzapena da. Hainbat moldaketa eska daitezke: jardunaldiaren banaketa, denboraren ordena, lan egiteko modua (telelana barne)…

2019tik, honelako eskaera bat egiten dugunean, enpresa egokitzapen hau negoziatzera behartuta dago eta 30 egun dauzka erantzun bat emateko.

Neurri hau kontziliaziorako dauden beste neurriekin bateragarria da. Honela, posible da, adibidez, eszedentzian egon eta, lanera behin itzulita, jardunaldi egokitzapena eskatu edo, egokitzapenarekin batera, murrizketa ere eskatzea.

Beste neurri hauek Bizilanen kontsultatu ahal dituzu honezkero:
Eszedentziak
Jardunaldi murrizketa

Eta artikulu berri honetan jardunaldiaren egokitzapenaren inguruko detaile guztiak:

👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO