Prestazioak agortu dituztenentzako subsidioa ez da aste honetan argitaratu den bakarra. Dekretu berean beste honi ere bide eman zion, ikusiko duzuenez, oso murritza hartzaileei dagokienez
Kultura arloan teknikari edota laguntzaile moduan aritu diren langileentzako aparteko prestazioa da. Pertsona hauek aldi baterako egon behar izan dira lanean, inoren kontura, ekitaldi, obra edo ikuskizun publiko batean.
Hau ere IPREMaren %80 da eta hiru hilabetez jaso daiteke. Bete beharreko baldintzak eta zehaztapen guztiak ondoko artikulu honetan dauzkazue (eskaera SEPEn zelan egin barne):
Subsidio honen eskaera epea ere GAUR, AZAROAREN 6an, HASI DA