Langabezian geratu bazara, langabeziagatiko prestazioa jasotzen egon bazara eta prestazio hau agortu baduzu, subsidio hau eska zenezake.
Erreformarekin, lehendik existitzen ziren subsidio bi batu dira honetan: 45 urtetik gorakoentzako subsidioa eta familia laguntza. Honekin batera, aukera hau 45 urtetik beherakoei ere zabaldu zaie.
Hiru ezaugarri hartuko dira kontuan subsidio honen iraupena finkatzeko:
– eskatzailearen adina
– familia erantzukizunik daukan ala ez
– agortu duen langabeziagatiko prestazioaren iraupena
Zenbat jasotzen da?
– Lehen 180 egunetan: IPREMaren %95 (570€)
– 181. egunetik 360. egunera: IPREMaren %90 (540€)
– 361. egunetik aurrera: IPREMaren %80 (480€)
Hau eta askoz gehiago gure artikuluan daukazue azalduta: