Pentsio ez kontributiboak kotizatu ez duen edo gutxieneko kotizaziora heltzen ez den jendeari daude bideratuta. Gogoratu pentsio kontributiboa (ohiko pentsioa) jasotzeko, gutxienez, 15 urtez kotizatu behar dela.

Pentsio mota bi daude: erretiroagatik eta baliaezintasunagatik.

Hego Euskal Herrian 16.911 lagunek jasotzen dute prestazio hau.

Gure artikuluan azaldu dizuegu zeintzuk diren bete beharreko baldintzak, zeintzuk diren gehieneko diru-sarrerak 2025erako, ze dokumentazio behar den eta non aurkeztu behar duzuen…

Eta, jakina, pentsio hauek ze igoera izan duten ere aurkituko duzue. Izan ere, 2022tik aparteko igoerak aplikatzen ari dira eta, ikusiko duzuenez, honek zenbatekoa nahiko altxatu du.

Edozelan, igoerak igoera, Gobernuak 2027rako finkatu duen helburua pentsio hauek pobreziaren mugatik oso behera uztea da eta halaxe dago legez ezarririk. Hau guztia ere kontatu dizuegu.