Pentsio ez kontributiboak kotizatu ez duen edo gutxieneko kotizaziora heltzen ez den jendeari daude bideratuta. Aurrekoan azaldu nizuenez, pentsio kontributiboa jaso ahal izateko, gutxienez, 15 urtez kotizatu behar da.
Pentsio mota bi daude: erretiroagatik eta baliaezintasunagatik. Hego Euskal Herrian 17.394 lagunek jasotzen dute pentsio mota hau, gehienak emakumeak.
Artikuluan azaldu bezala, 2022tik legez ezarri zen pentsio ez kontributiboak, gutxienez, KPI beste igo behar direla. Aurten %11,4 egin dute. Izan ere, datorren urterako, pobrezia mugaren %75ean kokatu behar dira; hau da, pobrezia mugaren oso azpitik.
Hainbat kontu aurkituko dituzue: bete beharreko baldintzak; gehienez izan daitezkeen diru-sarrerak, familia unitatea kontuan hartuta; zenbat jasotzen den; baliaezintasun pentsioa jaso bitartean lan egin ote daitekeen; nora jo behar den eskatzeko; dokumentazioa…