Prestakuntza bidezko errotzea eta lana
Errotze modu honen helburua, azaldu dugunez, ikastea da; hala ere, ikasten ari izaren bitartean, lan egin zenezake:
— Jardunaldia: gehienez, 30 ordu astean.
— Soldata: gutxienez, lanbidearteko gutxieneko soldata jaso behar duzu (edo hitzarmenak ezartzen duen soldata). Hemen zehaztapen bat egin behar da: gutxiago ordaintzea ilegala da, baina ondo dakigu denok zelan dauden gauzak, bereziki langilea beste jatorri batekoa bada.
— Sektorea: edozein sektoretako lana izan daiteke. Esan nahi baita, nahiz eta zure prestakuntza lanbide zehatz baterako izan, ez da derrigorra lortzen duzun kontratua lanbide zehatz horretakoa izatea. Adibidez, soldatzailerako ikasten egon zaitezke eta, bien bitartean, ostalaritzan aritu.
Gainera, errotze hau aldatu ahal izango duzu (eta errotze soziolaborala eskatu, adibidez) lan kontraturen bat badaukazu. Gainera, esan bezala, ez da beharrezkoa kontratua ikasi duzun prestakuntzarekin lotuta egotea.
Azkenik, baimen hau luzatu edo prorrogatu ahal izango duzu, baldin eta kurtsoa gainditu eta hurrengo kurtsoa egin nahi baduzu (oinarrizko maila edo erdi mailako prestakuntza zikloetan). Honetarako, hau egiaztatzen duen ikasketa zentroaren txostena aurkeztu beharko duzu.
Era berean, urtea amaitu baino lehen, prestakuntza amaitu baduzu, baimena luzatu ahal izango duzu, baldin eta titulua atera baduzu eta lana bilatzen ari bazara. ADI! Lana bilatzen ari zarela ulertuko da, baldin eta SEPEn izena eman baduzu.