Aparteko orduak langileak ohiko jardunalditik harago egiten dituen orduak dira. Ondo dakigunez, aparteko orduak askotan iruzurrez erabiltzen dira, enpresak kontratazio gehiagorik ez egiteko eta, are lazgarriagoa dena, usu baino sarriagotan, ordu horiek ez dira ordaintzen. Aparteko orduak arruntak ala ezinbesteko kausengatik izan daitezke (gaztelerazko fuerza mayor), borondatezkoak ala derrigorrak, dirutan ala egun libreetan konpentsatu ahal […]
