Badakizuenez, ohikoa den bezala, urte berria hastearekin batera, pentsioen balioa handitu da.

Pentsio kontributiboak %8,5 hazi dira. Gure artikuluan gutxieneko pentsioen taulak ekarri dizkizuegu: erretiroagatiko pentsioak, ezintasun iraunkorragatiko pentsioak eta alarguntza pentsioak aurkituko dituzue.

Honetaz gain, iazko aldaketak gogoratu ditugu, batez ere KPIaren erreferentzia berreskuratu zela, baina, adi, batezbesteko KPIa eta ez KPI metatua. Hau askoz hobeto daukazue azalduta gure artikuluan.

Bestetik, pentsio ez kontributiboak ez dira igoko. Izan ere, iazko udan %15eko aparteko igoera aplikatu zitzaien eta, azaroan adostu bezala, aparteko igoera hau 2023an zehar luzatuko da.

Edozelan, tauletan ikusiko duzuenez, pentsio ez kontributiboak oraindik orain pobreziaren mugatik oso azpitik daude, pentsiodunen mugimenduaren borrokan etengabe aldarrikatzen denez.

Pentsioen errebalorizazioa (2023)

2023/01/05

31/2022 Legea, abenduaren 23koa, 2023rako Aurrekontu Orokorrak ezartzen dituena (IV. Titulua)
1058/2022 Dekretua, abenduaren 27koa, Gizarte Segurantzaren sistemako pentsioen errebalorizazioaren ingurukoa
6/2022 Dekretuaren 45-bis artikulua (pentsio ez kontributiboen aparteko igoeraz)

 

Pentsio kontributiboak

2023an pentsio kontributiboak %8,5 handituko dira. Azaldu genizuen bezala, iaz KPIren erreferentzia berreskuratu zen igoeraren kalkulua egiteko eta PPk bere momentuan asmatu zituen pobretze indize biak derogaturik geratu ziren.

Edozelan, bizi mailaren igoera kalkulatzeko, pentsioen kasuan ez da KPI metatua erabiltzen, baizik eta batezbesteko KPIa. Pentsiodunen mugimenduak hainbat mobilizazio egin zituen iaz amarru honek dakarren erosahalmenaren ezkutuko galera salatzeko.  

Iazko aldaketa hauetaz gehiago jakin nahi baduzu, beste artikulu hau kontsulta dezakezu:

Bestetik, eta KPIren berreskurapena dela eta, hemendik aurrera ez da urtarrileko “pagatxorik” jasoko. Gogora dezagun “pagatxo” hau 2018an jarri zela martxan erosahalmenaren galera konpentsatzeko eta pentsioak inflazioaren igoerara doitzeko.

 

Pentsio ez kontributiboak

Pentsio ez kontributiboei dagokienez, 2023an ez dira igoko. Izan ere, 2022ko ekainean Madrilgo Gobernuak Bildurekin adostu zuen %15eko aparteko igoera bat aplikatzea harik eta urtea amaitu arte. Azaroan berriro adostu zuten aparteko igoera hau 2023. urtean zehar luzatzea. Beraz, iazko azken seihileko kopuru berberean geratuko dira. Edozelan eta igoerak igoera, geroko tauletan ikusiko dugunez, pentsio ez kontributiboak -gehienbat, emakumeek jasotzen dituzte- oraindik daude pobreziaren mugatik oso azpitik: 500 eurotara ere ez dira heltzen.

Etxebizitza osagarria. Pentsio ez kontributiboa jasotzen duten lagunek etxebizitza osagarria eska dezakete, beti ere, alokairuan bizi badira eta ez badaukate familia harremanik etxebizitza alokatzen dien pertsonarekin.

Osagarri honen zenbatekoa: 525€ urtean. Kopuru benetan murritz eta iraingarria, are iraingarriagoa, kontuan hartzen badugu 2010etik ez dela euro bakar batean igo, alokairuek gora egiteari uzten ez dioten bitartean.

 

Gutxieneko pentsioak

Familia berean pentsio ez kontributiboa lagun batek baino gehiagok jasotzen badute: