2023ko martxotik posible da hiru arrazoi hauengatiko baja berezi bat eskatzea.
Momentura arte, honelakoetan, baja arruntak eskatu behar genituen (oraindik ere posible daukagu), baina, artikuluan azaltzen dizuegun bezala, baja berezi berri hauek baldintza probetxugarriagoak dauzkate, bai aldez aurretiko kotizazioei, bai prestazioari begira.
Edozelan, aukera berri hau izan arren, aurreikusi baino emakume gutxiagok eskatu izan dituzte. Alde batetik, ezagupen faltagatik eta, bestetik, batez ere lehen kasu biek oraindik daukaten estigmagatik.
Aldi baterako ezintasun egoera berezi hauen inguruan jakin beharreko guztia kontatu dizuegu, baita arauak duen itzelezko hutsunea ere bai: gainontzeko bajekin gertatu ez bezala, honelakoetan enpresak jakin dezake zein izan den arrazoia.