Espainiar nazionalitatea badaukazu, prozedura honen bitartez, zure senide zuzenak ekarri ahal dituzu edo, jadanik Estatuan badaude, euren egoera erregularizatu ahal dute.

ADI! familiarekin zerikusia daukaten erresidentzia baimen bi daude: batetik, familia errotzeagatiko erresidentzia eta, bestetik, familia bateratzeagatiko erresidentzia. Praktikan, alderik nagusiena honako hau da: familia errotzerako, Estatuan bizi den lagunak nazionalitatea izan behar du; familia bateratzeko, aldiz, erresidentzia legala nahikoa da.

Informazio guztia txukun-txukun daukazue: nork egin ahal duen eskaera eta non egin behar den, helbideak, ordutegiak eta aldez aurretiko hitzordua eskatzeko lotura, online kontsultak, errotzea telematikoki eskatzeko aukera, ohiko galderak, arreta telefonikoa…