Artikulu honetan etxeko langileen jardunaldiaz jakin beharreko punturik nagusienak aurkituko dituzue:
– Gehienezko jardunaldia.
– Lan efektiboko orduak eta ordu presentzialak
– Aparteko orduak
– Eguneko zein asteko atsedenaldiak
– Otordurako ordu libreak
– Jaiak eta baimenak
– …

Langileok aitorturik dauzkagun eskubideak ezagutzea garrantzia handikoa da. Edozelan, ezin da ukatu etxeko lanaren errealitatea bereziki latza dela eta, praktikan, gehien-gehienetan, urratuak izaten direla.

Baina, beti esaten dugunez, gure eskubideak ezagutzea lehen pausoa da horien defentsan aktibatu ahal izateko. Etorri sindikatura, ateak zabalik dauzkazue eta!