Gaixotasun edo lesio batek jotzen gaituenean, ohikoena izaten da, lehenengoz, aldi baterako ezintasun egoeran egotea eta, gerora, hobekuntzarik ezean, ezintasun iraunkor egoerara pasatzea.
Ezintasun iraunkorra aitortzeko prozedura, zenbaitetan, ofizioz has daiteke, arazoa, esan bezala, luzatzen bada eta langilea osatuko ez dela aurreikusten bada.
Baina langileak ere eskatu ahal du.
Ezintasun iraunkorra eskatzeko zer egin behar den azaldu dizuegu goitik behera:
- nora jo behar den
- online egin ahal izateko loturak
- beharrezko dokumentazioa
- zer gertatzen den behin eskatuta
- non begiratu ze fasetan dagoen prozedura
- …
Eta, jakina, gure eskaera ukatuz gero, zelan jokatu ahal dugun.







