Lanpostuak hainbat arrisku ekarri ahal dizkigu haurdun gaudenean. Honelakoetan, enpresak, lehenengo eta behin, lanpostua egokitu beharko luke, arriskua ezabatzeko. Hori ezinezkoa balitz, beste lanpostu batera mugitu beharko gintuzke. Eta hau ere posible ez balitz, kontratua eten eta prestazioa eska genezake.
Prestazio hau inoren konturako langileek (etxeko langileak barne, jakina) zein euren konturako langileek (langile autonomoek) eskatu ahal dute.
Zer aurkituko duzue gure artikuluan?
– Haurdunaldi arriskutsua eta arriskua haurdunaldian: biak kontu ezberdinak direla eta bakoitzari prestazio ezberdina dagokiola.
– Zeintzuk parametro erabiltzen diren lanpostu bat arriskutsutzat jotzeko.
– Zein izan behar den enpresaren jokabidea.
– Zelan eskatu behar den prestazioa (dokumentazioa barne).
– …
➡️ ETXEKO LANGILEEK prestazio hau eska dezakete (jakina!), baina eskaera, normalean, mutualitateari ordez, Gizarte Segurantzari egin behar zaio. Hori guztia ere ondo azaldurik daukazue.