Aldi baterako ezintasun egoeran gaudenean, prestazioa jasotzeko eskubidea daukagu. Oro har, ordainketa enpresaren izenean egingo digute, nominarekin egin bezala. Hori bai, enpresak ingresatzen badigu ere, honek ez du esan nahi enpresa denik gastua egiten duena; aitzitik, ordainketa delegatuaz egiten ari da. Gerora, Gizarte Segurantzak edo mutualitateak dirua itzuliko dio.

Garrantzitsua da jakitea zertan datzan hau eta ze kasutan ordaindu behar digun Gizarte Segurantzak (edo mutualitateak) zuzenean, zenbaitetan langileek eurek eskatu beharko dute eta.

Artikuluan azalduta daukazue noiz dagokion Gizarte Segurantzari edo mutualitateari ordainketa zuzena egitea eta, hala eskatu beharko bagenu, zelan egin behar dugun.

Eta, jakina, ez dugu ahaztu autonomoen, ezta etxeko langileen kasua ere aipatzea.