Mobbing-a pairatu ahal dugun eraso, bortxa eta jazarpen psikologikoko egoera da. Indarkeria modu hauek umiliazioak, presioak, intimidazioa, mespretxuak… izan daitezke. Langileak behin eta berriz eta denbora luzez jasaten ditu eta lankideen, arduradunen edo enpresaren beraren aldetik etor daitezke.

Artikuluan, mobbing-a zertan datzan azaltzeaz gain, ez denez erraza jakitea pairatzen ari ote garen ala ez, sarritan erabiltzen den TEST bat aurkitu ahal izango duzue. Eta, hori gutxi balitz, GERTAKARIEN EGUNEROKO bat.

Gainera, zenbait gomendio eta salaketa moduak ere azaldurik dauzkazue, ze nolako frogak batu ahal dituzuen barne.

Mobbing-a kontu larria da, osasun ondorio latzak ekar ditzakeena. Beraz, eskatu laguntza. Jarri kontaktuan zuen ordezkariekin edo, bestela, jo sindikatura. Ez itxaron egoera jasanezin bilakatu arte, lagunok.