- Irabazi asmorik gabeko behin-behineko erresidentzia baimena:
Ez da lan egiteko erresidentzia baimena, baizik eta Estatuan zure bitarteko ekonomikoz tarte batez bizitzeko baimena, horregatik, besteak beste, baliabide nahikoak eduki behar dira egonaldi osorako eta jaioterrira itzultzeko. Esan barik doa ez dela hau migratzaile ekonomikoen kasua izaten.
EX01 eredu ofiziala
TASAK
⇒ Behin-behineko erresidentziarako hasierako baimena: 10,83 €
⇒ Behin-behineko erresidentziarako baimenaren berriztapena: 16,24 €
- Salbuespenezko zirkunstantziengatiko behin-behineko erresidentzia baimena.
Hau hainbat arrazoirengatik izan daiteke: errotzeagatik, nazioarteko babesagatik, arrazoi humanitarioengatik… Erresidentzia edo erresidentzia eta lan baimena izan daiteke; hau da, baimen hau emanez gero, lan egin zenezake.
Oro har, urtebete iraungo du baimen honek. Baita balizko luzapenek ere
EX10 eredu ofiziala
TASA
⇒ Salbuespenezko zirkunstantziengatiko behin-behineko erresidentzia baimena, errotzeagatik, nazioarteko babesagatik, arrazoi humanitarioengatik, agintearekiko kolaborazioagatik… 37,90 €
Salbuespenezko zirkunstantziengatiko baimenarekin urtebetez Estatuan bizitzen egon ondoren, erresidentzia eta lan baimena eska liteke. Azken baimen honek urte bi iraungo lituzke
TASA
⇒ Behin-behineko erresidentziarako baimena, salbuespenezko zirkunstantziengatiko baimenaren aldaketagatik 16,24 €
- Genero indarkeriaren eta salerosketa edo trataren biktima izan diren emakumeentzako erresidentzia eta lan baimenak.
Baimen honek estatuan bizitzeko eta lan egiteko aukera ematen du eta biktimari ez ezik, adin txikiko seme-alabentzat ere bada baliagarria.
EX10 eredu ofiziala
TASA
⇒ Genero indarkeriaren eta salerosketaren edo trataren biktimentzako erresidentzia eta lan baimenak 10,83 €
- Senideak bateratzeko baimena.
Estatuan urtebete bizitzen eman ondoren, beste urtebetez egoteko baimena lortuz gero, senideak bateratzeko baimena ere eska liteke.
EX02 eredua
TASA
⇒ Bateratutako senideentzako baimena 16,24 €
Begirada bat bota ahal diozu “Familia bateratzeagatiko erresidentzia baimena” artikuluari: