Desgaitasunen bat daukaten langileentzat ez da sekula batere erraza izan aldez aurretik erretiratu ahal izatea. Ezer baino lehen, salatu behar da oso lagun gutxik daukatela aukera hau, hau da, gainontzeko langileek baino egoera probetxugarriagoetan edo baldintza malguagoetan erretiratzeko aukera, alegia: desgaitasun maila handi samarra eskatzen du legeak eta, gainera, multzo oso bat patologia zehatzak pairatzen dituen lagunetara murriztuta dago.
Araudiak langile hauen arteko bereizketa egiten du: alde batetik, gutxienez %65eko desgaitasun maila aitorturik daukaten langileak eta, bestetik, gutxienez %45eko desgaitasun maila aitorturik daukatenak. Ekainaren 1ean indarrean hasi zen 370/2023 Dekretuak azken hauek bete beharreko baldintzak zertxobait hobetu ditu, baina, hala ere, zailtasunek badiraute.