Epe administratibo bat egun baliodunetan zenbatu behar dut; larunbatak baliodunak dira, ala baliogabeak? 🤔
Hemen egun baliogabea bada, baina Madrilen, esaterako, balioduna, zer gertatzen da? 🤔
Zeintzuk dira datorren urteko jai egunak? 🤔
Zer gertatzen da enpresan jai egun batean lan egin behar badut? 🤔
Termino hauek guztiak seguruenik behin baino gehiagotan irakurri dituzu: hitzarmenetan, esaterako, ordaindutako baimenen edo oporren inguruan; edozein kudeaketa egiteko, dokumentazio aurkezteko edo eskaera egiteko, administrazioak ematen dituen epeetan eta abar. Beraz, ez da huskeria egun mota hauen guztien arteko aldea eta berezitasunak ondo ezagutzea.