Beste artikulu batean kontatu genizuen ERTEak edo aldi baterako enplegua erregulatzeko espedienteak irailaren 30era arte luzatu direla. Bada, dekretu berean Mecuida programa ere irailaren 30era arte luzatuko dela ezarri da.
Eta aprobetxatu nahi dugu abisatzeko gure artikulua sektore publikoko langileen egoeraren inguruan ere osatu genuela. Izan ere, hitzez hitz hartuta, Mecuida izeneko neurri hau langile laboralei baino ez litzaieke aplikatuko. Hala ere, Enplegatu Publikoen Oinarrizko Estatutuak onartzen duen beste baimen bat erabiltzeko aukera badago.