Langabeziagatiko prestazio kontributiboa jasotzen ari bazara eta inoren konturako enplegua lortzen baduzu, biak bateratzeko aukera daukazu. Egingo duzun lana jardunaldi osoz ala jardunaldi partzialaz izan daiteke.
Adi! Ez litzateke prestazio osoa jasoko, zenbateko finko eta txikiagoa baino.
Izan ere, Enplegua Sustatzeko Osagarria ez da aparteko prestazio bat, baizik eta langabeziagatiko prestazio kontributiboa jasotzeko bestelako modu edo aukera bat lan egiten duzun bitartean.
Ez da kontu berria, baina aldaketa batzuk izan dira. Garrantzitsuenetako bat da 2026ko urtarrilaren 1etik SEPEk ofizioz aplikatzen duela. Hau da, ez da eskatu behar; aitzitik, ez badugu horrela jaso nahi, uko egin behar diogu.
Beraz, kontuz ibili behar da, zeren eta osagarria jasotzen dugun egun bakoitzeko, prestazioaren edo subsidioaren egun bat kontsumitzen baitugu. Ondo pentsatu behar da merezi ote digun ala langabezia hurrengo baterako gorde nahi dugun.
Araudia ezberdina da prestaziorako eta subsidiorako. Ondoko artikuluan langabeziagatiko prestazioaren kasua jorratu dugu: