Zelan gelditzen da pentsioen afera 2026. urtean?
- Erretiro adina: 38 urtez eta 3 hilabetez kotizatzera heldu ez bagara, 66 urte eta 10 hilabete bete arte baino ezingo gara erretiratu.
- Aurten kalkulu bi egiten hasiko da:
– Azken 25 urteak (300 hilabeteak) zenbatuko dira
– Azken 304 hilabeteen artean bi hilabete txarrenak alboratu eta gainontzeko 302 hilabeteak zenbatuko dira - Pentsio osoa jasotzeko nahiko urte kotizatu ez baduzu, kotizatutako lehen 15 urteetatik aurrera koefiziente bat aplikatuko zaizu hilabete gehigarri bakoitzagatik. Trankil, artikuluan ondo azalduta daukazu, adibide eta guzti.
Honetaz gain, erretiroagatiko pentsioa zelan kalkulatzen den argitu dizuet puntuz puntu, jakiteak ez baitu ogirik jaten.
Eta Gizarte Segurantzaren simulatzaile bat ere ekarri dizuet, pentsioa ederto batean eta erraz-erraz kalkulatuko dizuete eta.