Izurritearekin batera martxan jarri ziren enplegua erregulatzeko aldi baterako espedienteen bosgarren luzapena da hau, laugarrena maiatzaren 27an amaitu behar zen eta. Honela, espediente hauek indarrean egon ahal izango dira irailaren 30era arte.

Dekretu hau aurrekoaren termino oso antzekoetan adostu da. Berritasunetako bat, halere, aldizkako finkoen egoerari dagokio: lanean egon beharko liratekeenak, lanera itzuli beharko dira edo, bestela, espediente bat tramitatu beharko da, baina ezin izango dute, zelanbait esateko, “linboan” jarraitu.

Artikulu honetan errepaso zabala egin diegu, beste behin ere, enplegua erregulatzeko aldi baterako espedienteei:

👉🏼 IRAKURRI GEHIAGO