ERTEagatiko prestazioa jasotzen egon bazara eta, aldi berean, beste lan batean jardunaldi partzialaz aritzen eta bere momentuan arrazoi honengatik prestazioa murriztu bazizuten, aukera daukazu honezkero murrizketa horiek bueltan eskatzeko.
LAB sindikatuak sartu zuen erreklamazio kolektiboaren ostean, konpentsazio hau jasotzeko eskubidea aitortu zitzaien langile hauei; hala ere, SEPEk ez du honetarako aukerarik eman eta ez du formulariorik zabaldu atzora arte (bost hilabete beranduago! 😡).
ADI! LANGILEAK BERAK ESKATU BEHAR DU INTERNETEZ
Horregatik gure artikulu berrian azaldu dizuegu pausoz pauso zelan egin behar den: