Osagarri hau 2016tik existitzen da. PPk onartu zuen bere momentuan, baina pasa den urtean berregituratu egin zen. Gure artikuluan aurrekari hauek guztiak kontatu dizkizuegu, zelan PPk emakumeok egindako “ekarpen demografikoari sari” moduan ezaugarritu zuen eta ze erantzun jaso zuen Europatik. Esan bezala, osagarri hau iaz berkonfiguratu zen, “genero arrakala murrizteko pentsio osagarri” moduan.
Aurtongo Aurrekontuek jasoko den kopurua igo egin dute eta, jakina, zenbateko guztiak eguneratu ditugu gure orrialdean. Eta horretaz aparte, hainbat zalantza argitu ditugu: eskaera zelan egin behar den, ze pentsiotan aplikatzen den, gizonezkoek ere eska ote dezaketen…