Koronabirusagatiko bajak lan istripuekin parekatu ziren bere momentuan (edozein sektoretan), baina honen ondorio ia bakarra bajagatik jasotzen den prestazioaren zenbatekoa izan zen.
Gaur argitaratu den 19/2020 Dekretuaren bitartez, lan istriputzat aitortuko dira, ondorio guztietarako (ezintasun iraunkorraren prestazio, heriotzagatiko kalte-ordain eta abarretarako), baina osasun zentroetan edo zentro sozio-sanitarioetan aritzen diren langileentzat, besterik ez. Honela, lan baldintzek eta prebentzio neurri faltak gaixotu dituen beste langile guztiak bazter utzi dira.
Azalpen guztiak badauzkazue irakurgai, nahiz eta neurri hau zehaztapen gutxirekin eta zalantza anitzekin zabaldu den. Adi egongo gara ea hurrengo egunetan irizpide zehatzagorik argitaratzen ote den.