Martxoaren 28ko BOEn 2024rako kotizazio oinarri berriak argitaratu ziren eta, jakina, Bizilanen dena txukun eta garbira pasaturik ekarri dizuegu. 😊
Hiru erregimenetako oinarri eta tipoak aurkituko dituzue:
- Erregimen orokorra
- Etxeko langileen sistema berezia (kuoten kalkulagailua barne)
- Autonomoen erregimena (kuoten taula barne)
Honetaz gain, eta Garamendiren azken boutadeak gogoan, kotizazio sozialak hobeto azaltzeko aprobetxatu dugu. Ez dira enpresariei aplikatzen zaien aparteko zerga edo gastu moduko bat eta are gutxiago dira langileontzako limosna. Gure soldataren parte dira. Puntu.