Hauteskunde egunean lan egitea tokatzen bazaigu, hainbat baimen har ditzakegu, parte hartzea errazteko:
- Bozkatzera joan nahi badugu
- Hauteskunde-mahaian egotea suertatu bazaigu
- Alderdiren bateko kontu-hartzaile edo ahaldunak bagara
Hauteskunderik hauteskunde, Nafarroako eta EAEko gobernuek baimen hauek zehazten dituen Agindua edo Ebazpena argitaratzen dute (oraingo honetan Nafarroakoa astelehenera arte ez dugu ezagutu 🤷🏻♀). Edozelan, normalean ez da askorik aldatzen, nahiko “kopiapega” izaten dira eta.
Guztiak dira ordaindutako baimenak (ezin digute murriztu egun horretako soldata inolaz ere) eta ez dira berreskuragarriak (hau da, ezin gaituzte behartu “galdutako” lanordu horiek gerora sartzera).