Badakizuenez, langabeziagatiko subsidioak erreformatu dira. Hainbat aldaketa izan dira, besteak beste:
- Subsidio motak: subsidioren bat desagertu da, hala nola ohiz kanpoko subsidioa eta preso ohientzako subsidioa. Bestetik, subsidioa beste kolektibo batzuetara zabaldu da, adibidez, familia ardurarik ez daukaten 45 urtetik beherakoak edo genero zein sexu indarkeriaren biktimak.
- Subsidioen zenbatekoa: Lehen 6 hilabeteetan, IPREMaren %95; hurrengo sei hilabeteetan, IPREMaren %90, eta hortik aurrera, IPREMaren %80.
- Errenten gabezia eta familia erantzukizunak kalkulatzeko modua ere aldatu da
- Ez da honezkero subsidio partzialik egongo, nahiz eta jardunaldi partzialaz aritu izana.
- Atzerrira irten daitekeen denbora hilabetera luzatu da
- Itxaronaldiko hilabetea desagertu da
- Subsidioa berrizteko modua ere aldatu da
Gure artikuluan azaldu dizuegu zer aldatu den azken erreformarekin eta zeintzuk subsidio dauden gaur-gaurkoz: