Langabezia subsidioak

2018/03/20
Azken eguneraketa: 2023/01/26

Langabezian bazaude eta prestazioa agortu baduzu edo ez badaukazu nahikoa kotizaziorik langabezia prestazioa eskuratzeko, subsidioa eska dezakezu.

Subsidioa eta prestazioa ezberdinak dira. Langabezia prestazioa kontributiboa da, hau da, egin ditugun kotizazioen araberakoa, eta subsidioak izaera asistentziala dauka, hau da, laguntza izaera. Hau dela eta, kopuru finkoa dauka eta hainbat baldintza bete behar dira jaso ahal izateko.

 

Hainbat subsidio mota daude
 
Bete beharreko baldintzak

Aipatutako edozein diru laguntza jasotzeko, hainbat baldintza bete behar dira (subsidio bakoitzerako eska daitezkeenez gain, hala nola adina, familia ardurak e.a.):

Langabezia egoera legalean egon behar zara. Hau da, kaleratu zaituztelako, enpresak itxi duelako, kontratua amaitu zaizulako, espetxetik irten zarelako edo atzerritik (beti ere Estatu kanpotik) itzuli zarelako. Enplegua zeuk utzi baduzu, lan barik egon arren, ez zaizu langabezia egoera legala aitortuko.

– Ezin zara egon langabezia prestazio kontributiboa jasotzen edo jasotzeko moduan.

– Langabezian (SEPEn) izena eman behar duzu eta prestazioa jasotzen duzun bitartean enplegu eskatzailetzat jarraitu (eskaintzen dizkizuten lanak eta ikastaroak egiteko prestasunarekin).

– Errentarik ez izatea. Honek ez du esan nahi diru sarrerarik batere ez izatea, baizik eta zure errenta edo diru sarrerak lanbidearteko gutxieneko soldataren %75etik beherakoak izan behar direla, 2023. urte hasieran, 750 euro hilean (kalkulu honetarako gutxieneko soldataren 12 ordainsari hartzen dira kontuan eta ez urte osoko 14ak).

Baldintzak, betebeharrak, zenbatekoak eta abarrak ondo zehazturik dauzkazu subsidio bakoitzaren inguruko artikuluetan.