PFEZ, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, bere izendapenak ondo adierazten duenez, pertsonen errenta zergapetzen du, hau da, urtebetean izan ditugun diru-sarrerak. Adi! pertsona fisikoak zergapetzen ditu, baina ez enpresak. Enpresentzat, zerga sistema askoz onuragarriagoa da.

Eskala baten arabera tributatzen da. Eskala horretan diru-sarrera handiagoak izan dutenek gehiago ordaindu beharko dute. Horregatik esaten da PFEZ zerga progresiboa dela (nahiz eta erreformaz erreforma progresibitate hori galtzen joan den).

Honetarako, diru-sarreren tarteak ezartzen dira, tarte bakoitzari karga-portzentaje –gero eta altuago- bat dagokio: lehen tarteari portzentaje zehatz bat dagokio, tarte horretatik aurrera, hau da, tarte hori gainditzen duen euro bakoitzari portzentaje altuago bat eta horrela tarterik altuenera arte.

PFEZren atxikipenak, zelanbait esateko, diru-sarrerak jaso heinean Ogasunari egiten dizkiogun aurrerakinak dira, errenta aitorpena egiten dugunean koadratu behar direnak. Honela, askotan behar baino atxikipen gehiago egin dizkigute eta errenta aitorpena egindakoan itzulketa egin behar digu Ogasunak; beste batzuetan atxikipen gutxiago izan ditugu eta aitorpena egindakoan falta duguna ordaindu behar dugu.

IRAKURRI GEHIAGO